XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erroma errepublikanoan, Grezian gertatzen zenaren antzera, hiritarrek askatasun politiko inportanteak zituzten.

Hiriaren gobernuan eskuhartzen zuten, baina askatasun hauek murriztuz joan ziren Errepublika bukaeran gertatu ziren borrokengatik eta desagertu egin ziren Inperioan.

Erromak, bestetik, aportazio oso inportanteak egin zizkion Zuzenbideari, baina pribatuari (kontratuak, ezkontza, heredentzia, etab.) gehien bat.

Zuzenbide konstituzionalean ez dugu elementu destakagarririk aurkitzen.

Konstituzioa, dena den, zentzu estriktu batetan, Estatu liberalarekin sortuko da.

Datu nagusi bezala, gogoan izan behar dugu Grezian eta Erroman Hiria zela eremu politikoa eta pertsona libreek bakarrik zutela eskuhartzeko eskubidea.

Demokrazia zuzena posible zen.

Baina Estatuan, eremu politikoa askoz zabalagoa da eta partehartzea ezuzena izango da, ordezkarien bidez.

Honek, noski, eskemak erabat aldatu egingo ditu.

Konstituzionalizazioaren mugimendu desberdinak.

Konstituzioaren sorreran hainbat egintza historiko-politiko aurki genitzake, Estatu-mota desberdinak sortu dituztenak.

Lehen egintza, behin eta berriro aipatu dugunez, iraultza burgesak dira, Estatu monarkiko absolulistaren aurka egin zirenak.

Garrantzitsuenak, edo aipagarrienak honakoak ditugu: Ingalaterran 1642 eta 1688an eman zirenak; 1776ko amerikar independentzia-gerra eta frantziarra, 1789koa.

Azken honek Europan zehar ideia liberal-iraultzaileak barreiatu zituen inperialismo napoleonikoari esker.

Mugimendu hauek sortutako Konstituzioak hiru izango dira nagusiki: britainiarra, amerikarra (1787) eta 1791ko frantziarra.

Lehenengo biek, aldaketa ugarirekin, indarrean diraute egun.

Liberalismoaren kontra erregimen absolutista berrezarri nahian mugimendu kontrairaultzaile inportantea gertatu zen Europan zehar Napoleonek agindua galdu zuenetik.

Frantzia, Italia, Austria eta Espainian jazotakoa jar genezake adibidetzat.

Dena den, gizarte-mailan klase sozial desberdinen arteko oreka guztiz aldatua zen eta burgesiak eta klase popularrek lehen ez zuten protagonismoa esijitzen zuten.

Prozesu guzti honen ondorioz monarkia ez da absolutua izango, mugatua baizik.

Monarkia konstituzionala edo mugatua izango da garai honetako eredua.

XIX. mendean Monarkia mugatu honen kontra iraultza demokratikoak altxatzen dira eta nahiz eta zapuztuak izan, garrantzi handia izan zuten konstituzionalismoan.

1830eko gertakariek eragin handia izan zuten, adibidez, Belgikako 1831ko Konstituzioan (egun indarrean dagoena) zeinak monarkia parlamentarioa instauratzen duen.

Konstituzio hau, gainera, beste zenbaitzuren eredu izan zen (Rumania, Bulgaria, Grezia, Serbia...).